XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horren exito ustegabekoekin, zein haundia izanen zen frantziar Errepublika esateko baimenduarekin sentitzen naiz, baldin bere zinezko interesak defenditu eta erakundeak aldatzea onartuko bagenitu, beti asaldaturik ukan beharrean nola demagogoek hala monarkizaleen ametsek (Xalo haundi eta zaratatsuak, anfiteatroaren toki guztietan).

Monarkizaleen ametsek aurrerapenari eta industriaren egiazko desarroiloari hostopoak jartzen dizkiete.

Progresoaren ordez, gatazka baizik ez dago.

Lehenago Agintearen eta Erregearen abantaileen begiratzaile onenak ziren gizonak, orain, guztien bozemailetasunetik sorturiko burupea hausteko, konbentziozale bihurturik dakusagu (Xalo haundiak).

Iraultzatik inork baino gehiago jasan eta iraultza gehien arrenguratu duten gizonak beste berri bat ekartzen dakusaku, eta dena nazioaren nahia katez lotzeko baizik ez....

Nik gerorako lasaitasuna prometitzen dautzuet.(Bravo! zalapartatsuak).

Era honetara xalotzen du burjesia industriadunak bere heiagora serbilenaz, bai abenduaren biko coup d'étata eta Parlamendua haustea, bai bere menderatzearen amaia eta Bonaparteren diktadura.

Hazilaren 25eko xaloen ekaitzari abenduaren lauko kainoien ekaitzak ihardetsi zion, eta bonbarik gehienak Sallandrouze jaunaren egoitzan lehertu ziren, zeinek inork baino xalo gehiago jotzen apurtu baitzituen eskuak.